Arren ez bedi galdu euskera

Jose Maria Iparragirre (1820–1881)

Gure euskera eder maiteaGaltzen gaur degu ikustenEuskaldun onak arritzeko daNola ez diran lotzatzen!Larramendirik, AstarloarikGeiago ez da aitazen...Ez da utsegin aundiagorikOndo badegu pentsatzen

Galdu dirade oitura onakGalduko degu Euskera..Onla bagoaz eun urte barru¡Galdu da gure izena!Erro, Aizkibel ziran bezelaErakuslerik gaur ez daGure Euskera... ¡ay! galtzen badaGu... Euskaldunak ez gera!

Nola isildu, eta barkatuEtorkizunen kondairakArrazoiakin esango digu¿Nun dira zuen oituerak?Damu dute bai... gaur EuskaldunakLotsa piska bat dutenakAspaldi esan duten bezelaGizonik jakinsuenak.

Dala Parisen, eta LondresenJakinsu asko badiraEuskarazko liburu zarrenOndoren ibiltzen dira:Or da Luziano prinzipe ernayaOrain gure tar deguna,Euskara zale bilañakoaJakinsuetan aundi dana.

Arren... ez bada galdu euskera¡Nere anaya maiteak!Galtzen badegu.. galduak geraGu, eta gure semeak:Beti euskera itz egin badaOro zar eta gazteak,Esan ez dedin danok geralaEuskaldun biotz gabeak.