Hara nun diran

Jose Maria Iparragirre (1820–1881)

1Hara nun diran mendi maiteak!Hara nun diran zelaiak!Baserri eder zuri-zuriak,iturri eta ibaiak.Hendaian nago zoraturikan,zabal-zabalik begiak,hara, Euskalerri! lur hoberikanez da Europa guztian.

2Gero pozik bai DonostiaraOkendoarren lurrera,zeru polit hau utzi beharranere anaiak hau pena!Irutxulueta maitagarrialore tokia zu zera,Veneziaren grazi guziakgaur Donostian balira.

3Oi, Euskal Herri, eder maitea!hara hemen zure semea,bere lurrari mun egitera,beste gabe etorria.Zuregatikan emango nukepozik, bai, nere bizia;beti zuretzat hil arterainogorputz ta arima guztia.

4Agur bai, agur Donostiakonere anaia maitiak,Bilbaotikan izango diraaita zaharraren berriak.Eta gainera hitz neurtuetangarbi esanez egiak,Sudamerikan zer pasatzen danjakin dezaten herriak.