Frantses euskaldun bat etorri zait
1Frantzes euskaldun bat etorri zaitipiñitzeko bertsuak,deklaratuaz aren etxiangertatu diran kasuak;danak ez dira errexak bañoesango ditut batzuak,argitasuna ematen baditgure Juan amorosuak.
2Nere barrengo sentimentuaknai ditut adierazi,zer estadutan gelditu naizeniñork nai badu ikasi;izarra baño ederragokoandria juan zait igasi,oraiñ bi urte aldegiñ ziran,geoztik ez det ikusi.
3Ogei ta amar urte daukazkit,oraindik franko gaztia,eta andriak bi gutxiago,au bizi-modu tristia!Ark neri egiñ dizkidan gauzakesatekuak eztia,txurrero batek engañatutaeraman dit emaztia.
4Biar bezela funzionatzenez dago errex fabrika,lau urte pasa alkarrekiñ daez degu izan aurrika;alegiñ egiñ-faltan ez daukatkontzientziyan zorrika,orañ Paris'en txurruak saltzenan omen dabill korrika?
5Bi gona motz ta kamisa zar batbesterik ez det ikusi,ziran diruak arrapatutaaldegiñ ziran igesi;baita toxa bat ederra erebere tabako ta guzi,jayian aita gonbidatzekoez ninduen gaizki utzi!
6Alaxen ere desio dizut:izan zazu osasuna;non ote dago garai batekogure aiskiretasuna?Etsai gaxtuak au da bururazuri bialdu dizuna,orañ andriak bi toxa etabat ere gabe gizona
7Txurrerua're lan senzilluada asko irabazteko,orrek biñipiñ ez du egitenmantendu eta jazteko;andriarekiñ alkar artutani modu ontan uzteko,bi kristau gaxto naikuak dirabaztar guztiyak nasteko.
8Andria iges juan zanianarren anaiak esana:«Nere arreba dek, Patxi, bañaetziak trapu zuzena».Ni naiz orduan ajustadoreBaiona'n ari nitzana,zuk orañ dezun txurreru oriez bezelako gizona.
9Ni emaztiak utzi ninduanestadu triste batian,beste batekiñ aldegiñ zirananbat beretzat kaltian;txurruak janaz ederki dabilldiruak aitu artian,zer esan biar ote dit neriJosafatara juatian?
10Gauzik onenak eta diruakarrapatuta juan zian,nuen trajerik onena ereostu ta eraman zian;gosiak zeon txurreru orijarri da taju-antzian,orañ Paris'en bizi omen datrapero baten etxian.
11Ez det milagro edukitziamalkoz beteta muxuak,kabi ta guzi iges egiñ dittamañ ortako uxuak;nik berriz iñon ikusten badetadituko du goxuak:Non ote dira garai batekogure izketa goxuak?
12Txurreru ori zer gizona dansinistu entzun deguna:lana egiteko gogua faltaeta mingaña leguna;bedeinkatua izan dedillaaldegiñ zuten eguna,gizarajuak arrapatu dubere moduko laguna.