Zeruko aita, marka itzazu
1Zeruko Aita, marka itzatzupekatarien pausuak,Kantabria'ko deskalabroakdirade lastimosuak;arbola eder bat dala mediyojartzera nua bertsuak,milla urtean mantendu gaitulau probintzia osuak.
2Gutxienaz izan bear dumilla urte pasatua,arbola aundi bat bada Gernika'naitona batek sartua;aren azpian egin omen zanfueroen juramentua,orain argati deitzen dioguarbola bedeinkatua.
3Biba arbola maitagarria!Biba kantabriatarrak!Biba Bizkaia, Gipuzkoa'kin,Alaba eta Naparrak!Biba kortean gure faboredauden ministro bakarrak!Beste gauzarik ez degu eskatzen:biba lengo fuero zarrak!
4Arbola maite zoragarriya,etzaude gutxi kostia,igartu arren ateratzeraatrebitutzen eztia;zarra oraindik zutik dagualaaldatu dute bestia,izugarrizko furiya dakarizanagatik gaztia.
5Arbola dago igartua taeuskaldunak gaude triste,ez det pentsatzen pasatu danikmunduan beste onenbeste;orain gertatu zitekeanikere ez nuen nik uste,milla urtean segitu dutenfueroak kendu dituzte.
6Konbenioa egin zaneanarbola aldatu zuana,motiborikan asko badu taaserre dago gugana;ez da enkargu gutxi emandamundu ontatik juana,defenditzera saia litekesentimenturik duana.
7Arbola orren zain prinzipalazan Bergara'ko partean,arri sillarez inguratuaburnizko kaja batean;milla zortzireun irurogei taamalaugarren urteansatorrak fuerte ibilli ziranura ebaki artean.
8Milla zortzireun irurogei tazortzigarrengo urteanizar eder bat estali zutenoroi askoren tartean;lañoak fuerte korritu zutenura tapatu artean,geroztik ez da egualdi onikKantabria'ko partean.
9Ara izar au tapatu etazer egin zuten lenbizi:fraileak eta monjak bidaltzenkonbentuetatik asi;jesuitak eta misionistaksaltatu ziran igesi,esaten zuten: «Gu gaituk orainEspañia'ko nagusi!»
10Memorial bat eskribitu dutunante batek Paris'a,ango puerkoak firmatu etaatzera bueltan Cádiz'a;masoiak eta protestanteakalkar arturik dabiltza,erregerentzat egin nai dutelege gaiztoko eliza.
11Lendabiziko fueroen kontrafirmatu zuen gizona,eskeleto bat bezela egindaez dago oso gizena;dudarik gabe gogoratzen zaioetzuela egin gauza ona,kastigatzera bildur ezpanitzesango nuke izena.
12Fueroak kendu zituen oriizenez ez det esango,iltzen danean ez da orrentzatsalbaziorik izango;gusto guztiyak kunplitu etaezta mundutik juango,deseo diyot bizi dedillaurte askoan ta ondo.